Web hau metodologia berritzaile baten parte da, akats ortografikoak %80ra bitarte murriztu nahi dituena oso denbora laburrean. Proiektua osatzeko, badira, baita ere, bideo bat, irakasleentzako azalpen-liburu bat eta koaderno bat. Dena Boira editorial argitaletxean argitaratuta. PDFak jaisteko, egin klik esteketan.
Ortografia zuzena duten pertsonek beren buruan ikusten dituzte hitzak: horregatik, esfortzurik gabe egiten dute behar bezala! Programa honek gauza bera egiten lagunduko dizu.
Hitz kopuru jakin batera dago mugatuta programaren doako bertsioa, baina Premium bertsioa mugagabea da. Probatu orain doako bertsioa!
Akats gehien eragiten dituzten hitzak ikasiko dituzu, eta, gainera, nahi duzun lexikoa gehitzeko aukera izango duzu. Programak modu adimentsuan galdetuko dizu: okerren dakizkizun hitzei buruz galdetuko dizu gehien. Izugarri hobetuko duzu egunean 10 minutuko bi saio eginez.
Hitz bat idazten dugunean, berez etorri beharko luke haren irudiak gure ikusizko oroimenera. Bestela, hitza azaltzen duen arau bat bilatuko dugu, hiztegian bilatuko dugu edo antzeko baliabide bat erabiliko dugu. Gero, gure ikusizko oroimenean sartuko da hitz hori etorkizunean ikusi ahal izateko. Maizenik idazten ditugun hitzak gure ikusizko oroimenean sartzen laguntzen digu programa honek.